Baliabide libreak

Batzuetan, aurkezpen bat, bideo bat edo musika zati bat apaintzen duen irudia erabiltzeko beharraren aurrean gaude. Ohikoa da, kasu hauetan, Interneten bilatzea, baina erabil al dezaket irudi, bideo edo musika zatirik? Erantzuna ezezkoa da. Web orrialdearen zati honetan, hainbat baliabide libre jarri ditugu. Bideoak, Argazkiak, Abestiak eta Soinuak aurki ditzakegu eta denak lizentzia askeekin.


Iturria Deskripzioa Eduki motak Web Gunea
Flickr Argazki banaketa zerbitzua 90 milioi CC lizentziadun argazki eta bideo baino gehiagorekin. Hauetara gune nagusiaren edo atari dedikatu baten bidez sar daiteke. Argazkiak, bideoak flickr.com/creativecommons
Open Photo Argazki komunitate moderatua, hainbat kategoriatako CC lizentzia duten milaka argazki dituena. Argazkiak openphoto.net
CC Mixter CC soinua nahasteko tresna eta artxiboa. CC musika iturri ona. CC Mixter-eko musika guztia nahas daiteke Musika ccmixter.org
Freesound Soinu efektuen eta atzeko hotsen iturri ona, guztiak berrerabiltzeko eskuragarri. Soinuak freesound.org
Blip.tv CC lizentzia duen material asko biltzen dituen bideoak partekatzeko gunea. Bideoak blip.tv